ERROTA IKASTOLA
48140 IGORRRE (Bizkaia)
Tlf:946736328

errotaikastola@gmail.com
....................................................................................................................................
....................................................................................................................................

2008/11/03

UDAZKENA!!!

Hilabete Osoan zehar udazkena lantzen aritu gara gelan, zuhaitz motak, hostoak, larretako koloreak eta baita urtaro honetako fruituak ere. hauen artean, gaztainak, hurrak, intxaurrak, sagarran, mandarinak...

Hau posible izateko gurasoek paper handia izan dute, eta horregatik eskerrak eman behar dizkiegu. Beraien laguntzari ezker gelan fruitu ezberdinak ikusi eta izendatu ditugu, horrela haurrek beraiek ere ikusi alah dezaten urtaro honetan ze fruitu moma nagusitzen den.

Bestalde, patioan hosto bilketa bat antolatu dugu. Haurrei hosto mota ezberdinak biltzeko eskatu diegu eta ondoren gelara sartutakoan, hostoetan ze desberdintasun ikusten duten galdetu diegu. Beraien erantzuna emandakoan, goiko fruituetako bakoitzari zein hosto dagokion erakutsi digu. Hau egindakoan, irakasleak udazkena jartzen duen paper zati handi bat eman die haurrei eta argazkien ikus daitekeen bezala haurrek hizkiak patioan bildutako hostoekin bete dute irakaslearen laguntzarekin.. ondoren denok pasabidera irten eta gure gelaren ondoan itsatsi dugu, guk egindako murala.




No hay comentarios: