ERROTA IKASTOLA
48140 IGORRRE (Bizkaia)
Tlf:946736328

errotaikastola@gmail.com
....................................................................................................................................
....................................................................................................................................

2008/11/16

PSIKOMOTRIZITATEA LANTZEN!!

Argazkian ikusten duzuena, gure eskolako psikomotrizitate gela da. Gela honek, haur hezkuntzako umeek mogimendu-gaitasunak ondo garatzeko behar den materiala du. Saio honetan haurrek beraien gorputza lantzen dute, eta saio hau aurrera eramateko puntu batzuk izan behar dira kontutan: umeen egoera fisikoa eta emozionala, motibazioa, nekea... umeak urduri baldin badaude beraien urduritasuna kanporatzeko ekintzak egingo ditugu eta amaieran erlajasio saio bat.


Psikomotrizitate gelako materialari dagokionez, material zerenda oso luzea da baina materialak haurra probokatu, zirikatu, mugitu arazi behar du, jarduerara bultzatuz. Hekburu hori beteahal izateko itxura berritzaileak eta kolore deigarriak egokiak dira.

3 urteko haur hauek, astean bitan joaten dira psikomotrizitate gelara. Astearte eta ostegunetan eta ordu bete pasatxo egiten dute. Gela honetara sartzeko, zapatillak eranstea derrigorrezkoa da eta galtzerdi berezi batzuk jartzen dituzte haurrek ez irristatzeko. Egun horretan haur guztiak txandalean etortzen dira eta ez dituzte amantalak jartzen saio hau bukatu eta gelara itxuli arte.

Saio hauek oso emaitza onak ematen dituztela esan beharra dago, ni praktiketan egon nintzenean ikusi nuelako, haurrak beraien urduritasuna nola kanporatzen zuten eta gero zeinen lasai geratzen ziren.


No hay comentarios: