ERROTA IKASTOLA
48140 IGORRRE (Bizkaia)
Tlf:946736328

errotaikastola@gmail.com
....................................................................................................................................
....................................................................................................................................

2008/11/26

URTEBETETZEAK ESKOLAN!!!


Gaur egun berezia izan da eskolan. Amaiak urteak bete ditu, eta guztion artean zorionak abestu ondoren, merendola egin dugu.

Haur bakoitzak urteak betetzen dituenean etxetik olibak eta patatak ekartzen ditu, gainontzeko haurrei banatzeko eta gelako mahai guztiak batuta merendola egin dugu, jolastokira joan baƱo lehen.

Ondoren gu txokoetan geunden bitartean Amaiak bere koroak apaindu du gometsekin. Egunaren amaieran, etxera joan baino lehen, denok txokoetan egindako marrazkiak oparitu dizkiogu Amaiari.

Horrela izaten da urtebetetze egun bat gure gelan. Bakoitzak marrazki bat egiten du urteak bete dituenarentzat, horrela oroitzapen on bat izan dezan.

2008/11/25

GOAZEN ABESTERA!!!!!

Gaur abesti bat ikasi dugu klasean, eta horrekin batera keinuak ere egin ditugu. HOna hemen abestiaren letra:

Xalala!
Riki riki!
Xalala!
Riki! ri!
dutxan dardaraka
ur hotzarekin.

Hartu esponja ta xaboitu
burua busti
igurtziz garbitu
txilbor eta titi
Jira bira ipurdia
mugitu beti
bi oinetan bukaera
ez dago gaizki.

Xalala!
Riki riki!
Xalala!
Riki! ri!
dutxan dardaraka
ur hotzarekin.

Oso ondo pasatu dugu denon artean kantuan eta dantzan. Gainera koreografia ez da bat ere zaila eta haurrek degituak ikasi dute. Ondoren musika jarri eta denok gelan zehar dantzan ibili gara.



Hemen duzue abestiaren bideoa letra eta guzti, etxean ere haurrekin pabestu dezazuen, espero dut erabilgarria izatea.

Teknologia berriak ezagutzen!!

Lau urtaroak hobeto ezagutu ditzazuen gai honi buruzko webquesta aurkeztu nahi dizuegu. Jarduera polit mordoa proposatzen ditugu bertan eta espero dugu zuen gustukoak izatea. Jarduera hauen bidez UDA, UDABERRIA, UDAZKENA eta NEGUA hobeto ezagutuko dituzue eta baita hauen ezaugarriak ere. Klikatu ondorengo irudian webquestera sartzeko, eta saiatu ariketa eder horiek egiten:



2008/11/24

A ZE JOLAS PILA!!!

Hemen zuentzat egin ditugun jolasak dituzue. Jolasak urtaroak, animaliak eta marrazkie zebdinez dago osatuta.

Animatu eta zatoz jolastera!!!

TXONTXONGILOAK!!!!!



Hemen duzue "Nola dastatu ilargia" ipuinaren antzerkia. Antzerki hau txontxongiloekin egin dugu, eta bertan oiloa, elefantea, zezena, otsoa, sagua, arraina eta ilargia dira protagonistak. Ipuin hau asko gustatzen zaie haurrei eta osointeresgarria dela iruditu zaigu eta gelan haurrei erakustea ere polita izan daitekela iruditzen zaigu.

2008/11/16

PSIKOMOTRIZITATEA LANTZEN!!

Argazkian ikusten duzuena, gure eskolako psikomotrizitate gela da. Gela honek, haur hezkuntzako umeek mogimendu-gaitasunak ondo garatzeko behar den materiala du. Saio honetan haurrek beraien gorputza lantzen dute, eta saio hau aurrera eramateko puntu batzuk izan behar dira kontutan: umeen egoera fisikoa eta emozionala, motibazioa, nekea... umeak urduri baldin badaude beraien urduritasuna kanporatzeko ekintzak egingo ditugu eta amaieran erlajasio saio bat.


Psikomotrizitate gelako materialari dagokionez, material zerenda oso luzea da baina materialak haurra probokatu, zirikatu, mugitu arazi behar du, jarduerara bultzatuz. Hekburu hori beteahal izateko itxura berritzaileak eta kolore deigarriak egokiak dira.

3 urteko haur hauek, astean bitan joaten dira psikomotrizitate gelara. Astearte eta ostegunetan eta ordu bete pasatxo egiten dute. Gela honetara sartzeko, zapatillak eranstea derrigorrezkoa da eta galtzerdi berezi batzuk jartzen dituzte haurrek ez irristatzeko. Egun horretan haur guztiak txandalean etortzen dira eta ez dituzte amantalak jartzen saio hau bukatu eta gelara itxuli arte.

Saio hauek oso emaitza onak ematen dituztela esan beharra dago, ni praktiketan egon nintzenean ikusi nuelako, haurrak beraien urduritasuna nola kanporatzen zuten eta gero zeinen lasai geratzen ziren.