ERROTA IKASTOLA
48140 IGORRRE (Bizkaia)
Tlf:946736328

errotaikastola@gmail.com
....................................................................................................................................
....................................................................................................................................

2008/10/29

Egun arrunt bat eskolan!


Goizean klasera sartu eta irakasleak atean itxaron gaitu egunon esateko. Gelaren sarreran jakeak erantzi eta amantalak jantzi ditugu. Gero denak alfonfran eseri eta lasaitzeko sintonia egin dugu.

Klasean 19 ume gara eta egun bakoitzean horietako bat izaten da makinista. Makinistaren lana txokoetako txartelak aldatzea, lista pasatzea eta treneko lenengoa izatea da , beste gauza batzuen arkean. Lista pasatzerakoan arbelean gelako izen guztiak daude eta makinista banan-banan galdetzen joan da esanez: "Amaia klasera etorri da?" eta Amaia etorri baldin bada erantzun egingo dio esane: "bai hemen nago egunon". Eta horrela egiten du gelakide guztiekin.

Hau egindakoan egutegira joan eta irakasleak ze egun den galdetu digu. guk orduan asteazkena dela erantzun eta orduan makinistak 29 jartzen zuen laukitxoan errotuladoreak erabiliz gaurko eguraldia marraztu du, lainboak eta euria alegia.


Gero txokoetara abiatu gara, niri lan talde txokoan tokatu zait eta bertan fitxa bat egin dugu. Marrazki bat margotzea tokatu zaigu gaurkoan. irakasleak ahalik eta dotoreen egiteko esan digu, txukun eta poliki. Hona hemen guk margotutako irudia:



Txokoekin bukatutakoan berriro alfonbran borobilean eseri eta galletak jan ditugu, ur apur batekin lagunduz. Nik 2 gaileta jan ditut baina jon tripontziak 4 jan ditu, irakasleari tranpa egin diolako. Normalean 3 gaileta baño ezin dira jan.

Ondoren jolastokira joan gara eta han kolunpioetan jolasten aritu gara. Pila bat gustatzen zait txirristatik jaistea eta xiboetan aritzea ere atsegin dut. Noiz behinka baloiarekin ere jolasten dut baina nahiago dut lagunekin kolunpioetan aritzea.
Jolastokitik bueltan, musikako klasea izan dugu, Maialenekin eta pare bat abesti kantatu ditugu. Batan honela zioen:

Eguzkia goian dago
itsasoa behean dago
goian goian eguzkia
behean behean itsasoa
eguzkia goian dago

itsasoa behean dago

Dantzatu ondoren, Maialenek musika jarri du eta denok tren bat eginez gelatik dantza egiten ibili gara, batetik bestera, saltoka eta algaraka.

Musikako klasea bukatutakoan, denok ilara batean jarri eta eskuak garbitu ditugu, jantokira joateko. Bakoitzak bere berokia jantzi dutu eta bikoteka jarriz, jantokiko arduradunei itzaroten egon gara. Gaur makarroiak bazkaldu ditugu tomatea eta txorizoarekin, etaoso gozo egon dira. Bigarren arraina egon da, eta niri asko gustatu ez arren, den dena jan dut eta pstre yogurta.

Arratsaldean berriro klasera bueltatu gara eta txokoetan aritu gara berriro. Oraingoan niri plastika txokoan tokatu zait eta tenperak erabiliz marrazki bat
egind dut. Pixka bat zikindu naiz, baina oso gustora aritu naiz tenperekin marrazten. Denbora amaitu denean denok alfonbran eseri eta taldeka (koloreka) berokien bila irten gara eta hauek hartu ondoren berriro gelara itzuli gara. Denok berokiak jantzi ondoren, trena egin eta gurasoengana joan gara, etxera joateko.

HORRELAKOA DA NIRE EGUN BAT ESKOLAN!!!!


2008/10/28

3 URTEKO GELA

Gela hainbat txokotan dago banatuta: Eraikuntza txokoa, plastika txokoa, lan talde edota liburutegi txokoa, eta etxe txokoa.

ERAIKUNTZA TXOKOA


Bertan haurrek irudian ikusten diren jostailuekin josten dute, gelako alfonbraren gainean. Gelan arau bat baño ez dago, ezin direla alfonbrara atera bi jostailu baño gehiago eta berri bat atera nahi badute aurrekoa gorde behar dutela.

Eraikuntza txokoan, mahai bat ere badago eta mahai hori haurrek puzleak egin ditzaten erabiltzen da.





PLASTIKA TXOKOA

Plastika txokoan aurrek marrazkiak egiten dituzte beraien kabuz nahiz irakasleak gidatuta. Guraizeekin ere collageak egiten dituzte, aldizkarietako Tenperarekin egindako lanak ere txoko honetan burutzen dira, horretarako egikia den atril bat zatitxoak moztuz eta paperean itsatsiz. erabiliz.


ETXE TXOKOA


Txoko honetan haurrek sukalde bat dute eta baita plastikozko janaria eta platerak ere. Horrez gain panpiñak ere badituzte eta baita hauek lo egiteko kuna eta mantak ere. Mahai bat ere badago txoko honetan, eta horrela haurrek etxe batean biziko balira bezala jolasten dute.

Bestalde medikuen tresnak eta ileapaindegi bateko tresnak ere badituzte, plastikozkoak noski eta hauekin ere jolasten dira.






LAN TALDE TXOKOA
Liburuak irakurtzeko eta fitxak egiteko erabiltzen da txoko hau. Txoko honetan haurrak bere izena duen kutxa du eta kutxa horretan gordetzen ditu ikasturtean zehar egindako lan guztiak.