ERROTA IKASTOLA
48140 IGORRRE (Bizkaia)
Tlf:946736328

errotaikastola@gmail.com
....................................................................................................................................
....................................................................................................................................

2008/10/28

3 URTEKO GELA

Gela hainbat txokotan dago banatuta: Eraikuntza txokoa, plastika txokoa, lan talde edota liburutegi txokoa, eta etxe txokoa.

ERAIKUNTZA TXOKOA


Bertan haurrek irudian ikusten diren jostailuekin josten dute, gelako alfonbraren gainean. Gelan arau bat baño ez dago, ezin direla alfonbrara atera bi jostailu baño gehiago eta berri bat atera nahi badute aurrekoa gorde behar dutela.

Eraikuntza txokoan, mahai bat ere badago eta mahai hori haurrek puzleak egin ditzaten erabiltzen da.





PLASTIKA TXOKOA

Plastika txokoan aurrek marrazkiak egiten dituzte beraien kabuz nahiz irakasleak gidatuta. Guraizeekin ere collageak egiten dituzte, aldizkarietako Tenperarekin egindako lanak ere txoko honetan burutzen dira, horretarako egikia den atril bat zatitxoak moztuz eta paperean itsatsiz. erabiliz.


ETXE TXOKOA


Txoko honetan haurrek sukalde bat dute eta baita plastikozko janaria eta platerak ere. Horrez gain panpiñak ere badituzte eta baita hauek lo egiteko kuna eta mantak ere. Mahai bat ere badago txoko honetan, eta horrela haurrek etxe batean biziko balira bezala jolasten dute.

Bestalde medikuen tresnak eta ileapaindegi bateko tresnak ere badituzte, plastikozkoak noski eta hauekin ere jolasten dira.






LAN TALDE TXOKOA
Liburuak irakurtzeko eta fitxak egiteko erabiltzen da txoko hau. Txoko honetan haurrak bere izena duen kutxa du eta kutxa horretan gordetzen ditu ikasturtean zehar egindako lan guztiak.

No hay comentarios: